Zabalik dago Armen Alarderako izen-ematea
San Joan bezperan, ekainaren 23an, Legazpin egingo duten Armen Alardean parte hartzeko izena emateko epea irekita dago. Izena maiatzaren 21era arte eman ahalko da kultur etxeko harreran edo udaletxeko arreta bulegoan. Eskopetariek 16 urte izan beharko ...
Aurtengoan ere bi zerrenda egingo dituzte, bata arma lizentzia eta eskopetak dituzten legazpiarrekin osatuko dute eta, bestea, arma lizentziarik ez dutenentzat; lizentziarik ez dutenek udalak eskuratu dituen balagabeko eskopetak erabiliko dituzte. Hala zerrenda batean nola bestean izena ematen dutenek izen-abizenak, NAN zenbakia, helbidea eta telefonoa eman beharko dituzte.
Aurkeztu beharrekoak
Arma lizentzia dutenek, halaber, euren lizentzia zenbakia eta alardean erabiliko duten eskopetaren gida aurkeztu beharko dute. Lizentziarik ez dutenentzat balagabeko eskopeta kopurua mugatua denez 50 daude, izen-emate ordena kontuan hartuko dute udaletxean.
Aurtengo Arma Alardean, iaz bezala, eskopetari eta txilibiteroz gain figuranteak aterako dira, hala nola olagizonak eta baserritarrak. Figuranteek ere izena eman beharko dute.
Legazpiko alardea 1994an berreskuratu zuten.