Beasainen adingabe bat atxilotu dute ertzain bat jotzeagatik eta lapurretagatik

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gaur goizaldeko ordu biak eta hogei aldera, 16 urteko mutil bat atxilotu dute  Beasainen ertzain bat jotzeagatik. Ertzaintzaren arabera, adingabea Zaldizurreta kaleko eraikin baten fatxadaren kontra objektuak botatzen harrapatu dute. Ertzainak gaztea identifikatzen saiatu dira, “baina honek ez du nahi izan eta alde egiteko ahaleginak egin ditu”, eta ertzain bat jo duenez atxilotu egin dute.
Adingabeari 25 tabako-pakete aurkitu dizkiote, “dirudienez tabako-banagailu batetik lapurtu dituenak”. Datozen egunotan agertu beharko du epailearen aurrera.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend