Agenda 21ean eta ikasleen foroan lurzoruaz arituko dira

Bihar elkartuko da Agenda 21eko foroa. Bilera udaletxeko batzar aretoan egingo dute 18:30etik 20:00etara. Eskolako Agenda 21eko foroa ere elkartuko da, 09:30ean. Bi foroetan landuko duten gaia lurzorua da.

Agenda 21eko foroan Legazpiko ikasleek lurzoruaren gaian zer ikasi duten eta nola landu duten jorratuko dute, baita haren kudeaketaren gaia Legazpiko ikasleen aldetik ere. Bestetik, foroaren martxoko saioan landu zuten drainatze iraunkorreko sistemen gaia berreskuratuko dute, eta sistema horiek Legazpin aplikatu ahal izateko zer aukera dagoen ere aztertuko dute.

Udaletxean hartuko dituzte Legazpiko ikasleak goizean, eta aurten landutakoa, haien iradokizunak eta galderak luzatuko dizkiete udal ordezkariei.

Fokatu Urola Garaia

Urola Garaiko Mankomunitateak antolatzen duen Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako gaia ere lurzorua izango da. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 25ean itxiko dute.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend