Aizpea gaztandegiak bi sari lortu ditu Espainiako Gourmet lehian
Olaberriko Aizpea gaztandegiak urrezko eta zilarrezko domina bana eskuratu ditu, Madrilen, berriki jokatu den Espainiako Gazta Onenen Txapelketaren IX. ekitaldian, Gourmet Quesos deiturikoan. Ardi gazta ketuaren sailean urrezko domina eman diote, eta a...
Idiazabal jatorri izendapeneko beste bi gaztandegik ere jaso dituzte sariak: Aiako (Gipuzkoa) Jose Luis Odriozolak urrezkoa ardi gazta erdionduen sailean, eta Lekarozeko (Nafarroa) Kortariak urrezkoa, onduarekin.
Estatuko 725 gaztak parte hartu dute lehiaketan, 12 mailatan bereizita. Jose Luis Martin gaztagile maisuak zuzendu du.
«Onenen gisan»
Idiazabal Gazta Jatorri Deituraren Kontseilu Erregulatzaileak poztasuna agertu du, elkargoko hiru gaztagileen sariengatik: «Estatuko lehiaketetan eta garaipen-zerrendetan onenen gisara hautatuak izaten jarraitzen dute, dastatze batzorde adituen eskutik. Horrek kanpoan gure ekoizleen ahalegina, ilusioa eta lan ona aitortzen ditu».