Gabiriako udalekuko begiraleak hartzeko deialdia egin dute
GABIRIA // Gabirian ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango da herriko udaleku irekia, 2004-2015 urteen artean jaiotako haurrentzat. Begirale lan egiteko, izen-ematea zabaldu du udalak, ekainaren 8ra arte. 18 urte izatea, euskara jakitea, gabiriarra iz...
GABIRIA // Gabirian ekainaren 25etik uztailaren 20ra izango da herriko udaleku irekia, 2004-2015 urteen artean jaiotako haurrentzat. Begirale lan egiteko, izen-ematea zabaldu du udalak, ekainaren 8ra arte. 18 urte izatea, euskara jakitea, gabiriarra izatea eta umeak ezagutzea, eta haurrekin esperientzia behar dira. Begirale titulua baloratuko da. Haurrek ere eman dezakete izena, Balentzategi eskolan edo udaletxean (943 88 07 34).