Goierriko 24 turismo enpresak jaso dute kalitatearen ziurtagiria

IMG-2987

Goierriko hainbat enpresa turistiko (jatetxeek, hotelek, nekazalturismoak eta beste hainbat) Kalitate Turistikorako Programan parte hartu dute eta gaur, Gasteizko Artium museoan egin den ekitaldi ofizialean, programan parte hartu eta ebaluaketa gainditzeagatik dagokien ziurtagiria jaso dute. 24 enpresa turistiko dira ebaluatu dituztenak eta guztiek ebaluaketa gainditu dute. Beasaingo Imaz hotelak gainera, ziurtagiri berri bat lortu du, Europako Etiketa Ekologikoa eta Goierriko bigarren alojamendua izango da ziurtagiri berri hau duena Segurako Imaz hotelarekin batera.

Ondorengoak dira ziur agiria lortu duten enpresa turistikoak: Aramako Toki Alai jatetxea, Beasaingo Guregas hotela, Beasaingo Dolarea hotela, Beasaingo Salbatore hotela, Beasaingo Igartza Jauregia, Gabiriako Korta jatetxea, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa, Lazkaoko Lizargarate nekazalturismoa, Ordiziako D´Elikatuz Interpretazio Zentroa, Ordiziako Erro zerbitzu turistikoak, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa, Segurako Ondarre nekazalturismoa, Segurako Imaz hotela, Segurako Aterpetxea, Zegamako Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa, Zegamako Arrieta Haundi nekazalturismoa, Zeraingo turismo bulegoa, Zeraingo Aldabe zerbitzu turistikoak, Zeraingo Mandio jatetxea, Zeraingo Oiharte sagardotegia, Zeraingo Oiharte nekazalturismoa, Zeraingo Aizpeako meategiak, Zeraingo aterpetxea eta Zeraingo herri museoa.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend