Haurren uztaileko ikastaroetarako izen-ematea
Ikasturtea amaitzear den honetan, uda parteko ikastaroetan izena emateko epeak zabaldu dituzte Legazpin. Uztaileko marrazki ikastaroa, eskulan ikastaroa eta uda ikastaroa dituzte aukeran haur legazpiarrek.Arkatza elkarteak, urtero bezala, marrazki ikas...
Arkatza elkarteak, urtero bezala, marrazki ikastaroa emango du, uztailean. Izena maiatzaren 31ra arte eman ahalko da kultur etxeko harreran. Ikastaroa ekainaren 25ean hasi, eta uztailaren 20ean amaituko da. Saio bakoitza bi ordukoa izango da: 10:30etik 12:30era, astelehenetik ostiralera. Ikastaroa kultur etxean egingo dute, Arkatza elkartearen egoitzan.
Irule elkartearen eskutik egin ahalko dute eskulan ikastaroa. Izena emateko epea maiatzaren 31ra arte da; kultur etxeko harreran eman beharko da izena. Uztailaren 3an hasiko da, eta 28an amaituko dute. Eskolak Nagore Bengoetxeak eskainiko ditu eta izena LH1eko, 2ko eta 3ko ikasleek eman ahalko dute.
Haurren uda ikastaroa
Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen haurren uda ikastaroan izena emateko epea maiatzaren 25ean itxiko dute. Izena Legazpiko ikastetxeetan eman behar da. Ikastaroan 2 eta 9 urte bitarteko haurrek parte har dezakete.
Ikastaroa uztailaren 2tik 25era egingo dute. Ordutegia ohikoa izango da: 09:30etik 12:30era. Adinaren arabera banatuko dituzte haurrak, eta elkartzeko gunea Laubideko hexagonoa, Haztegi ikastola eta udal euskaltegia izango dira. Seme-alaba bakarragatik 50 euroko matrikula ordaindu beharko da, eta birena 32 euro; hirugarrenetik aurrera matrikula doan da.
Izena ikastetxeetan eman behar den arren, matrikularen dirua ez da ikastetxean ordaindu beharko, baizik udalak kobratuko dio familiek ematen duten kontu korronte zenbakia baliatuta. Izena ematerakoan ezinbestekoa da, horrenbestez, kontuaren titularraren izena eta 24 digituak irakasleari ematea. Iaz eman zutenek ez dute berriro eman beharko.
Izena ematen duten haurren gurasoei informazio osoa helaraziko diete eta ikastaroa hasi aurretik bilerak egingo dituzte familiekin uda ikastaroari buruzko xehetasunak emateko.