Lazkaoko udal gaiak eta Goierri Valley ekimena ezagutu ditu foru aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diputatu nagusi Markel Olano eta Ekonomia Sustapeneko diputatu Ainhoa Aizpuru Lazkaon izan dira, gaur, bisita ofizialean. Herriko zein Goierri eskualdeko ekimenak ikusi dituzte. Aurrena, udaletxean udal buru Felix Urkolarekin eta udal teknikariekin bilera egin dute. “Ikuspegi soziala lantzea” duela helburu aldundiak esan du Olanok, Gipuzkoa “gizarte kohesionatua” dela eta “horrela” segi dezan “funtsezkoa” delako arlo hori. Txindoki gerontologikora joan dira, arratsaldean.

Ainhoa Aizpuru, Markel Olano, Felix Urkola eta Aitor Altuna, gaur eguerdian, Lazkaon./Aimar Maiz

Ainhoa Aizpuru, Markel Olano, Felix Urkola eta Aitor Altuna, gaur eguerdian, Lazkaon./Aimar Maiz

Helburu ekonomikoa ere eduki du hartu-emanak. Goierri Valley enpresa-ekimeneko ordezkariekin batzartu dira ondoren Olano eta Aizpuru. “Gipuzkoa lurralde industriala da. Ezagutza partekatuan oinarritutako leihakortasunean aurrera egiten jarraitzea da gure helburua, eta xede hori banatzen dugu Goierri Valleyrekin eta eskualdeko enpresekin”, azaldu du Olanok. Enpresen ezagutza eta administrazio publiko egituratua jarri ditu partekatze horren osagaitzat.

Leberri enpresara bisita egin dute bazkal aurretik.

Felix Urkola alkate eta Goiekiko presidenteak, bere aldetik, bisita eskertu die: “Ez da oso ohikoa foru ordezkariak hona etortzea. Lehen aldia da herri baten norabidea nondik nora doan jakitera etorri direna. Herriko eta bailarako ikuspegia jaso dute, eta proiektuen errepasoa egin dugu. Espero dugu apuntatuta eramatea”.

Leberri enpresaren aurrean, Goierri Valleyko eta Goiekiko ordezkariekin./GFA

Leberri enpresaren aurrean, Goierri Valleyko eta Goiekiko ordezkariekin./GFA

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend