Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa abian du Goiztiri AEK-k

Hamasei urtetik gorako herritarrek parte har dezakete lehiaketan. Ekainaren 1a da lanak aurkezteko azken eguna. Dantza ikastaroa ere antolatu dute Beasainen

Goiztiri AEK euskaltegiak Euskarazko Txiste eta Pasadizo Idatzien 27. Lehiaketa antolatu du. Hamasei urtetik gorako herritarrek har dezakete parte lehiaketan, eta baldintza batzuk bete beharko dituzte: txisteak edo pasadizoak euskaraz idatzita egotea, batuan edo euskalkian. Horrez gain, txiste sexistarik eta arrazistarik ez dute onartuko.

Ekainaren 1erako bidali behar dira lanak goierri@aek.eus helbide elektronikora, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia jarrita. Hiru sari banatuko dituzte. Irabazleak Ataungo Urbitarte sagardotegia bost lagunentzako afaria; bigarrenak bi lagunentzako afaria, gaueko egonaldia eta gosaria Zeraingo Oiharte sagardotegian; eta hirugarrenak, tableta. Goiztiri AEKko ikasleek osatuko dute epamahaia.

Dantza ikastaroa

Maiatzaren 22rako, berriz, dantza ikastaroa antolatu du AEK-k. Beasaingo Antzizar kiroldegian izango da,18:00etatik 20:00etara. Telefonoz (943 88 93 40) edo emailez (beasain@aek.eus eta ordizia@aek.eus) eman behar da izena maiatzaren 18rako.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend