Ikastolako estalpea behar dela dio Bilduk, baina «gogoeta» egin ondoren
Lazkaoko EH Bilduk San Benito ikastolako kirol zelai batean estalpea eraikitzeko udalaren egitasmoa kritikatu du, herenegun etxeetara banatutako oharrean. «Dimentsio horretako» proiektu bat 2018ko udal aurrekontuetan aurreikusi gabe egitea ez dela «...
Aterpearen beharrarekin ados da koalizioa, eta ikastolan estalpe bat egitearen alde daudela argitu dute. Hauteskunde programan «herriko aisialdi gune bat» estaltzea lehentasun bezala aurkeztu zutela gogorarazi du.
Baina proiektu hori, ikastolak irekita daukan «beraien beharren inguruko gogoeta» aintzat hartuta garatu behar dela gaineratu du EH Bilduk. «Ikastola egun dituen gabezien zerrenda bat osatzen ari da, eta irtenbideak planteatzeko proiektuak egiten hasia da». Gogoeta amaitu aurretik, udalak estalpea zergatik egin nahi duen galdetu du.
«Biharko, kaltegarri»
«Dena barne biltzen duen proiektua» osatutakoan estalpea gauzatzea proposatu du EH Bilduk. «Presaka» arituta, «positiboa izan daitekeen proiektu bat, biharko egunerako kaltegarri» bihur daitekeela ohartarazi du.
«Hausnarketarako deia» egin du oharrean EH Bilduk.