John Dealer and The Coconuts-ek disko berria aurkeztuko du

Legazpiko Gaztetxean egingo dute kontzertua larunbatean, 22:30ean

portadaLarunbatean Legazpiko Gaztetxean aurkeztuko du John Dealer&The Coconuts talde legazpiarrak bere disko berria, We will meet together in hell (Infernuan elkartuko gara).

Kontzertua 22:30etan hasiko da eta John Dealer&The Coconuts taldeak bigarren joko du. Aurretik Legazpiko Arraio taldeak kontzertua eskainiko du. Arraiokoek bertsoak nahiz eurek ondutako abestiak jotzen dituzte. Egun lanean ari dira lehenego diskoan, hain zuzen, maketa bat grabatzen ari dira. Maketa hori Subeltza Legazpiko musika lokaletako estudioan grabatzen ari dira.

Kontzertuan Arraio taldeari lekukoa hartuko dio John Dealer&The Coconuts taldeak. Bigarren diskoaren aurkezpena izango da. We will get together in hell lanak hamabi abesti hartzen ditu eta, oraingoan ere, rockaren eta punkaren aldeko apustua egin dute legazpiar musikariek bi estiloak nahastuta.
Duela bi aste igo zuten bigarren lan hori Internetera (Spotify eta Itunes bezalako plataforma digitaletara). Sarean egoteaz gain, diskoa Legazpiko hainbat tabernatan eros daiteke jada. Tabernak honakoak dira: Karibe Zaharra, Giroa, Kukue, Katilu, Oilarra, Urbeltz eta Maiatza. Hizkuntza liburu-dendan ere eskuratu daiteke.
Biharko kontzertuan diskoa eta taldearen elastiko berriak salgai jarriko dituzte.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend