Zegamarrek erromesaldia egingo dute igandean eta astelehenean

Zegamarrek Arantzazuko erromesaldia egingo dute igandean eta astelehenean.

Igandeari dagokionez, goizean hiru autobus aterako dira apeaderora: 08:00etan (apeaderotik Arantzazura lasai joan nahi dutenentzat), 09:00etan (normal) eta 10:00etan (azkar). 13:30ean Eskistako txabolaren ondoan bazkalduko dute eta 17:00eta bideari ekingo diote. Ordu horretan Zegamatik Arantzazura joateko autobusa egongo da (Jauregi aurretik). Arantzazun lo egin nahi ez dutenek, 19:00etan autobusa hartuko dute. Gainontzekoek, 20:00etan errosarioa errezatuko dute eta 21:00etan afaldu egingo dute.

Astelehenean ere autobusa egongo da Arantzazura joateko. 08:00etan irtengo da. 10:15ean prozesioa egingo dute, 10:30ean meza eta 13:30ean bazkaria. 15:00etan herrira oinez itzuliko direnak abiatuko dira eta 16:30ean autobusez itzuliko direnak. Oinezkoek 18:00etan merienda egingo dute Oazurtzan. 19:00etan ongi etorria egingo diete San Bartolome ermitan. 19:15ean Ama Birjinari ongi etorria egingo diote Zurruputin eta ondoren prozesioa egingo dute. Parrokian salbea egingo dute. 19:30ean ogitartekoak eta ardoa banatuko dituzte udaletxeko arkupeetan eta 21:00etan afaria egingo dute. Gaur ixten da afarian eta autobusetan izena emateko epea.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend