Ataun eta Beasain eskuko Herriarteko lehian sartuko dira, Oarsoaldekoen aurka
Beasainek Oiartzunen ekingo dio txapelketari, gaur arratsaldean. Hiru urteko hutsunearen ondotik itzuli da. Ataunek Errenteria hartuko du, igande eguerdian Auzoetan. Palan, itzuliko partidakGoierriko bi talde ariko dira aurten eskuko Gipuzkoako Herriar...
Beasainek Oiartzunen ekingo dio txapelketari, gaur arratsaldean. Hiru urteko hutsunearen ondotik itzuli da. Ataunek Errenteria hartuko du, igande eguerdian Auzoetan. Palan, itzuliko partidak
Goierriko bi talde ariko dira aurten eskuko Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan: Beasain eta Ataun. Oarsoaldeko bi talde izango dituzte asteburuan aurkari, Oiartzun eta Errenteria. Final zortzirenak dira.Beasain da aurten berrikuntza; hiru urtean parte hartu gabe egon ondoren, berriz taldea osatu dute, pilota eskola egiten ari den lanari esker. Kadeteetan Xabi Olanok eta Beñat Enbilek jokatuko dute, Aimar Usabiaga eta Jokin Narraspe ordezkoen babesarekin; jubeniletan, Mikel Sarriegi eta Iñaki Urdangarin; eta afizionatuetan, Beñat Azketa eta Beñat Garmendia. Afizionatuetan ordezko Iñaki Zabala, Iñigo Suarez eta Arkaitz Goikoetxea izango dira.
Lehenengo partida Oiartzunen dute, gaur 19:30ean. «Herri errazago bat egokitu izan balitzaigu, kanporaketa bat pasatzea izango zen helburua, baina Oiartzun tokatuta oso zaila da. Oso talde indartsua da. Azkeneko bi urteetan bi pilotari profesionaletara igo dira, eta harrobi indartsua daukate. Kadete eta jubenil mailan oso talde indartsua daukate», dio Arkaitz Goikoetxeak.
Kanporaketa «bizirik» utzi nahi dute gaur, aukeraren batekin iristea itzulikora. Datorren asteburuan beasaindarren laguntza beharrezkoa izango dutela gogorarazi du. Herriarteko txapelketarekin, pilotari bultzada eman nahi diote Beasainen.
Ataun, iazkoa berdintzera
Ataunek 19. partaidetza du Herriartekoan, eskuz. Hiru adinetan jokatzeko taldea prest dute. Igandean 12:00etan Auzoetan jokatuko dute, Errenteriaren aurka. Herritarren babesa izango dute Ataungo pilotariek, iazko balentria gogoan; finalaurrekoraino iritsi ziren.
Eneko Imaz eta Iñigo Altzua prestatzaileen esanetara, 12 pilotari ditu Ataunek. Kadeteetan Aitor Kerejeta, Unai Goikoetxea, Eneko Goikoetxea eta Aimar Aierbe ariko dira. Jubeniletan Josu Etxeberria, Arkaitz Baztarrika, Beñat Senar eta Endika Apalategi. Nagusietan, berriz, Iraitz Zubizarreta, Ibai Arratibel, Iñigo Zabala eta Aimar Zaldua.
Kemen handiko taldea osatu du, beste behin. Seniorren esperientziari harrobiko pilotari saldoa gehitu diote.
Zumarraga 2-1 aurretik da
Herriartekoan berria den paleta gomazko modalitatean, Zumarragak Astigarragan jokatuko du final zortzirenetako itzulikoa, igande goizean.
Beloki frontoiko jardunaldian, aurreko asteburuan, 2 eta 1 aurreratu da. Buruz buru, Juanenak 8-20 galdu zuen. Binaka, Andueza-Rodriguezek 22-8 irabazi zuten, eta 7 koadroren barruan Josu Vianak 20-10 irabazi. Aldeko dauka kanporaketa.