Gazteentzat alokairurako udal diru laguntzak eska litezke Lazkaon
Lazkaoko 18 eta 35 urte arteko gazteak euren kabuz bizitzen alokairuan hartutako etxebizitzan jar daitezen lagunduko du udalak. Udal aurrekontuen barruan, 20.000 euroko diru-sail bat sartu du, lehen aldiz, laguntzetan banatzeko. Eskaera egiteko epea ir...
Urtebeteko iraupeneko alokairu-kontratua eduki behar da, diru laguntza jaso ahal izateko. Etxe horretako kideen artean, inork ezin du etxe-jabe izan. Batek, gutxienez, hiru urtean Lazkaon erroldatuta egon behar du.
Laguntza eskatu duena, bakarrik bizi bada, ezin du 27.000 euro baino gehiagoko diru sarrera eduki, urtean. Kide bat baino gehiago badira, ezin da 39.000 euroko sarrera gainditu. Hilean 550 euro baino gehiagoko alokairua dutenak baztertu dituzte.
Diru sarreraren arabera jasoko dute laguntza, hilean 75 eta 300 euro artean.