Herriko adinekoentzat ibilaldiak antolatu dituzte Zegaman
Zegamako Udalak zahartze aktiboaren eta osasungarriaren alde ekimena hasi du. Besteak beste, adineko pertsonek ariketa fisikoa egitea bultzatu nahi du. Horretarako, Aizkorrira Begira Martxan, Ibilbide osasungarriak proiektua martxan jarri dute. Oinezko...
Lehen irteera gaur izango da, 10:30ean. Parte-hartzaileak jubilatuen elkartetik abiatuko dira. 65 urtetik gorako zegamar guztiei egin diete gonbita.
Gai horrekin lotuta hitzaldi bat ere antolatu dute. Asteazkenean izango da, 11:30ean, jubilatu elkartean. Etxe barruan eta kanpoan adinekoek izaten dituzten erorikoak saihesteko aholkuak emango dituzte.