Hiru egunetan eman ahalko da izena giza katerako Gabirian
GABIRIA // Ekainaren 10eko Gure Esku Dagoren giza-katerako 80 gabiriar behar dira. Izena emateko hiru egunetan jarriko dute mahaia: gaur iluntzean, maiatzaren 25 gauean, eta ekainaren 3an arratsean.