Antxon Lopez 'Kubati' eta Urain hizlari bihar Ataunen, Presoen Astean
Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko ekitaldiak antolatu dituzte Ataunen, aste honetarako. Etxeratzeko aldarrikapena eginez, hiru egunetan izango dira jarduerak. Bihar, Antxon Lopez Kubati eta Jokin Urain Kixkur preso ohiek hitzaldia egingo du...
Ostiralean, 20:00etan, elkarretaratzea egingo dute San Martingo plazan, hileko azken ostirala den adinean. Igandean, azkenik, ohiko mendi buelta izango da. Lizarrustitik 10:00etan oinez abiatu, eta Naparriturrira joango dira. 12:00etan, omenaldia eta ekitaldia egingo dituzte han. Bazkaria norberak eraman beharko du. Eguraldi txarra baldin bada, San Gregorion geratuko dira.
Independentziaz, zapatuan
Torto gazte asanbladak, beste alde batetik, larunbaterako III. Independentzia Eguna deitu du. Egun osoko festa izango da.
K-Tum-K batukadarekin aldarrikapen-poteoa hasiko da 11:00etan, eta 13:30ean bazkaria dute. 16:00etan bandera igoera, eta 16:30ean Etorkizuneko Ataun prestatzen gaipean kafe-solasaldia egingo dituzte. Gauean, ogitartekoekin afaldu ondoren, Ioar DJarekin festa egingo dute Oargin, 23:00etan. Txartelak gaurko erosi behar dira.