Eguzkitsua eta koloretsua
Loinaz proba Joel Nicolaik irabazi du. Elkarteen gastronomia lehiaketan Loinatz Abesbatza izan da garaile. Beasain Hiria lehiaketako argazkiak ikusgai daudeEguraldia lagun, asteburu borobila izan da Loinatz jaietako bigarrena ere. Ostiralean, Kantu Ji...
Loinaz proba Joel Nicolaik irabazi du. Elkarteen gastronomia lehiaketan Loinatz Abesbatza izan da garaile. Beasain Hiria lehiaketako argazkiak ikusgai daude
Eguraldia lagun, asteburu borobila izan da Loinatz jaietako bigarrena ere. Ostiralean, Kantu Jira taldekoek giro ederra jarri zuten Kuxkuxtu txarangarekin, eta Dantzakiren dantza erakustaldiak pilotalekua bete zuen.Larunbatean, goizean goizetik lagun taldeak mozorrotuta atera ziren. Beasaindarrek irudimen handia dutela garbi utzi zuten beste behin ere, eta kolorez jantzi zituzten kaleak.
Txirrindulari probari dagokionean, Rural Kutxa taldeko Joel Nicolai izan zen 68. Loinaz txirrindulari probako garailea. Elkarteen arteko gastronomia lehiaketan, berriz, barazki menestrarik onena Usurbe Elkartearena izan zen eta bakailaorik onena, Arrano Elkartearena. Bi plateren artean lortutako puntuak gehituta, Loinatz Abesbatza Elkarteko kideek irabazi zuten aurtengo lehiaketa.
Argazki lehiaketako epaia
Igandean Iturengo Aurtizko joaldunekin esnatu ziren beasaindarrak eta Ostadar dantza taldeak antolatutako dantza topaketarekin, dantzaz eta kolorez jantzi ziren igande goizean Beasaingo kaleak.
Iluntzean, bi ekitaldi zeuden iragarrita: herri kirolak batetik, eta Beasain Hiria argazki lehiaketa bestetik. Gernika pasealekuko pilotalekua jendez bete zen herri kirol erakustaldian. Aizkoran Iker Vicente eta Ruben Saralegi nagusitu zitzaizkien Iñaki Azurmendiri eta Jon Rekondori; lehia estua izan zuten eta 4 segundogatik nagusitu ziren gazteak. Beasain Hiria argazki lehiaketa, azkenik, 740 lanen artetik onenak ondorengoak izan ziren: Argizaiola lehiaketarako sailkatuak: Oscar Manso, Manu Barreiro eta Asier Garagarza; CEF ohorezko aipamenak: Gorka Elarre, Tino Guijarro, Jordi Ventura eta Asier Garagarza; Igartza Saria eta CEF ohorezko aipamena: Agustin Gurrutxaga; Herriko saria eta CEF ohorezko aipamena: Manu Barreiro; hirugarren saria: Carlos Lopez; bigarren saria: Oscar Manso; eta Lehenengo saria: Cesar March. Argazki erakusketa ikusgai dago Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan.