Gaur egingo duten Gipuzkoa Argitu tailerrean parte har daiteke oraindik
Izena gaur eguerdira arte eman ahalko da. Tailerra gaur bertan izango da Gizarte Zentroan. Argindar kontsumoa murrizteko giltzarriak emango dituzte, eraginkortasun energetikoa helburuGipuzkoa Argitu Foru Aldundiak bultzatutako programaren barruko taile...
Izena gaur eguerdira arte eman ahalko da. Tailerra gaur bertan izango da Gizarte Zentroan. Argindar kontsumoa murrizteko giltzarriak emango dituzte, eraginkortasun energetikoa helburu
Gipuzkoa Argitu Foru Aldundiak bultzatutako programaren barruko tailerra egingo dute gaur, 14:30ean, Legazpiko Gizarte Zentroan. Izen-ematea aurreko ostiralean ixtekoak ziren arren, gaur eguerdira arte eman ahal izango da. Izena emateko Uggasa garapen agentziara deitu behar da (943 72 52 16) edo posta elektronikoa bidali honako helbidera: energia@uggasa.eus.Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Argitu programari buruzko xehetasunak eman zituen Legazpin Jose Inazio Asensio Ingurumen Diputatuak, atzo: «Programa honi esker, gipuzkoarren eskura jarriko ditugu zenbait neurri etxebizitza, enpresa eta komertzioen zaurgarritasun energetikoa prebenitzeko eta murrizteko».
Legazpin gaur egingo duten tailerrean kontsumoari buruzko datuak ezagutzeko giltzarriak emango dituzte, hala nola kontsumoaren, potentziaren eta tarifaren inguruko datuak. Batez ere, kontsumo datuak nola ezagutu erakutsiko dute.
Argitu proiektuaren helburua kontsumoak murriztu, tarifa egokitu eta kontsumitzaileei kontratatutako potentzia egokia den edo ez ebazteko lanabesak ematea da.
Aldundiak webgune bat sortu du (argitu.eus) non hainbat tutorial zintzilikatu dituzten. Koldobike Olabide alkateak udal webgunean tutorialen lotura egingo dutela esan zuen agerraldian. Halaber, Legazpiko familiei, ostalariei eta enpresa txikietako kideei gaurko tailerrean parte hartzeko gonbidapena egin zieten. Bide batez, Foru Aldundiak, programaren barruan, energia aurrezteko osatu duen paperezko gidaren berri eman zuten.