Karlistek hartu dute Ordizia
1835. urteko maiatzaren 25etik ekainaren 3a bitarte tropa karlisten etorrerari eutsi zioten liberalek Ordizian. Egun haietan jazotakoaren errekreazioa egin dute orain.Ordizia 1835. urtera bueltatu da asteburu honetan. Izan ere, urte horretan, tropa kar...
1835. urteko maiatzaren 25etik ekainaren 3a bitarte tropa karlisten etorrerari eutsi zioten liberalek Ordizian. Egun haietan jazotakoaren errekreazioa egin dute orain.
Ordizia 1835. urtera bueltatu da asteburu honetan. Izan ere, urte horretan, tropa karlistek Ordizia hartu zuteneko errekreazioa egin dute Barrena parkean.Toki desberdinetatik iritsitako ia 200 antzezlek, tropa karlista eta liberalen artean izandako borrokak antzeztu zituzten larunbatean eta igandean. Barrena parkea, karlisten kanpamendu bihurtu zuten eta parkean bertan egin zuten borrokaren errekreazioa.
Antzezpenak interes handia piztu zuen, jende ugari gerturatu zen eta Barrena parkeko inguruak bete zituzten. Ordiziaren 750. urteurrenaren barruan antolatutako ekitaldia izan da.
Setioaren testuingurua
Lehendabiziko gerra karlistaren testuinguruan eta Villafranca liberalen gotorleku bihurtuta, hiribildua gatazka horren gerra-leku bihurtu zen. liberal ordiziarrak tropa karlistei aste bat baino gehiagoz aurre egin zieten, 600 fusil eta Maribaratza kanoia arma bakartzat hartuta. Bederatzi egun iraun zituen Ordiziako setioak, 1835eko maiatzaren 25etik ekainaren 3a bitarte.
Ia kanpoko laguntzarik gabe, ordiziarrek eraso karlistak defendatu zituzten. Espartero jeneralaren tropen, Deskargako porrota bezalako kanpoko faktoreak ordea, ordiziarren errendizioaren arrazoi izan ziren.
Gertakari hori funtsezkoa izan zen Ordiziaren kapitulaziorako, Deba eskualdetik sartu ziren liberalen laguntza gabe ez baitziren kapazak izango karlisten aurreratzeari eusteko.