Lardizabal eskolako kirol pista ireki dute, luizi tokia sendotuta
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak ostiralean zabaldu zuen Lardizabal herri eskolaren aldameneko kirol zelaia. Neguan, euriteen ondorioz, luizia etorri zen. Lurra kendu eta mazela egonkortzen aritu dira. Horma sendotuta, berriz erabilgarri dago kantxa.