Almitza elkarteak larunbat honetan ekingo dio sega ligari, hiru jardunalditarako
Nafarroako Etxalekun jokatuko da lehenengo saioa. Berrogei segalari baino gehiagok parte hartuko dute, gizon, emakume eta gaztetxo mailetan. Nazioarteko eran, txukun ebaki beharko daAlmitza segalari elkarteak prest du Euskal Herriko Sega Ligaren bedera...
Nafarroako Etxalekun jokatuko da lehenengo saioa. Berrogei segalari baino gehiagok parte hartuko dute, gizon, emakume eta gaztetxo mailetan. Nazioarteko eran, txukun ebaki beharko da
Almitza segalari elkarteak prest du Euskal Herriko Sega Ligaren bederatzigarren lehiaketa. Ohi bezala, hiru jardunaldik osatuko dute. Larunbatean hasiko da Etxalekun (Nafarroa), 17:00etan, eta uztailaren 29an bukatuko da Altzon (Gipuzkoa). Tartean, ekainaren 30ean jokatuko da bigarrena, oraindik zehaztu badago ere non; aste honetan zehaztuko dute tokia, belardien egoera ikusita, eguraldiagatik haziera arraro baitoa.Nazioarteko eran izango da, eta zelaiaren ebaketaren txukuntasuna hartuko dute aintzat, abiadurarekin batera. 0tik (oso txukun) 4ra (zabar) puntuatuko dute txukuntasuna, eta puntu bakoitza 8 segundoz zigortu.
Berrogei segalaritik gora
Izena emateko epea herenegun itxi zuen Almitzak. Berrogeitik gora izango dira aurten ere partaideak: gizonezkoetan 15, emakumezkoetan zortzi eta gaztetxoen artean hogei bat. Harrobia sortzeko lana fruituak ematen ari da, partaidetzaren arloan.
Gizonezko helduek area bat ebaki beharko dute: 10 bide 10 metroko saila. Emakumeek, 35 metro koadro (7 bider 5). Haurren artean, bost maila jarri dituzte, adinaren arabera 10 urtetik 17ra bitartekoak bereizita. Lau metrotik 50 metro koadrora ebaki beharko dituzte.
Hiru jardunaldietan lortutako puntuaketak batuta osatuko dute azken sailkapena.