Ataunen uda-kirol eta udaleku aukera handia jarri dute
ATAUN // Ataungo haurrek udako oporretan egiteko kirol eskaintza eta udalekuak antolatu ditu udalak. Patinajea, bizikleta, tenisa, eskalada, piraguismoa eta aerobica ipini dituzte. Udaleku irekiak uztailaren 2tik 27ra izango dira. Goizeko zerbitzua ere...
ATAUN // Ataungo haurrek udako oporretan egiteko kirol eskaintza eta udalekuak antolatu ditu udalak. Patinajea, bizikleta, tenisa, eskalada, piraguismoa eta aerobica ipini dituzte. Udaleku irekiak uztailaren 2tik 27ra izango dira. Goizeko zerbitzua ere egongo da. Ekainaren 25etik 29ra, kirola eta zaintza ere bai. Udalekuetako begiraleen lan deialdia ere egin du udalak. Izena maiatzaren 31ra arte eman behar da. Informazioa Ataungoataria webgunean dago.