Gure Esku Dagok giza-kateko spota egin du
Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea antolatu du ekainaren 10erako. Ekitaldi hori girotzeko ekitaldi sorta egiten ari dira asteotan. Orain, GEDk gizakateko spota zabaldu du. Bertan, talde bat izatearen eta talde bezala denok elkarrekin jokatzearen garrantzia azpimarratzen dute, etorkizuna dugu irabazteko lemapean.