Julen Prado gazteak ukatu egin ditu Fiskaltzaren akusazioak
Gaur bukatuko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen, Beasaingo Julen Prado eta Errenteriako Asier Petrirena, Ruben Iglesias, Endika Etura gazten aurkako epaiketa, peritoen deklarazioekin. Astelehenean deklaratu zuten gazteek, iazko maiatzaren 11...
Auzipetuek Fiskaltzaren eta defentsako abokatuen galderei erantzun zieten. Julen Pardo beasaindarrak manifestazioko istiluetan harri bat bota izana aitortu du, baina ukatu egin du egindakoa «terrorismoa» denik. Harria «inertziaz» bota zuela esan du, ez zuela izua eragiteko asmorik, ezta inor zautitzeko borondaterik ere. Lekuko gisa deklaratu duten polizien esanetan, lau auzipetuek istiluetan parte hartu zuten.
Fiskaltzak zazpi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna, 13 urtean lanerako inhabilitazioa eta 45.000 euro eskatu ditu lau gazteen aurka. Gazteen defentsako abokatuek gehiegizkotzat jo dute Fiskaltzaren zigor eskaera.
Gaur, elkarretaratzea
Gaur, 19:00etan, Bideluze plazan, elkarretaratzea deitu du Julen Aske plataformak. Elkartasuna adierazi, eta epaiketarako absoluzioa eskatuko dute.