Merkataritza eta ostalaritza irekitzea edo berritzeagatik diru laguntzak
Lazkaoko Udalak merkataritzako eta ostalaritzako establezimendu berriak irekitzeagatik edo daudenak berritzeagatik diru laguntzak emango ditu. Diru sail bat izendatu du, aurtengo urtean zehar burutu diren edo burutuko diren jarduerak finantzatzeko.Bi m...
Bi motatako ekimenengatik eskatu ahalko dute merkatariek edo ostalariek laguntza. Batetik, 2018an zehar jarduera berria ireki dutenek. 250 euro jasoko dituzte horiek, kopuru finkoa.
Bestetik, lokala egokitzeko egindako lanengatik ere eskuratu ahalko dute. Justifikatutako gastuaren %12ra arteko ordaina emango du udalak, gehienez 1.000 euro establezimendu bakoitzeko.
Eskaerak urte bukaera arte
Jarduera Ekonomikoen erroldan inskribatuta dauden Lazkaoko merkatariek eta ostalariek eska dezakete diru laguntza. Eskerak udaletxean aurkeztu behar dituzte, urte osoan: abenduaren 31ra arte dago epea.
Hirugarren urtez jarri du udalak diru laguntza lerro hori, 2015-2019 Kudeaketa Planaren barne.