San Fermin txapelketako Beasaingo bi jaialdietarako sarrerak, ostiraletik salgai
Ekainaren 8an eta 16an, Antzizar kiroldegian jokatuko dira. Iraitz Zubizarreta, Beñat Garmendia, Jon Ander Albisu eta Iker Irribarria goierritarrek jokatuko dute. Emakumezkoen partida ere izango daIaz hasitako bideari jarraituz, Beasaingo Udalak hitza...
Ekainaren 8an eta 16an, Antzizar kiroldegian jokatuko dira. Iraitz Zubizarreta, Beñat Garmendia, Jon Ander Albisu eta Iker Irribarria goierritarrek jokatuko dute. Emakumezkoen partida ere izango da
Iaz hasitako bideari jarraituz, Beasaingo Udalak hitzarmena sinatu du Aspe eta Asegarce pilota enpresekin, Antzizar kiroldegian goi mailako partidak antolatzeko helburuarekin. Era horretan, San Fermin pilota txapelketako bi kanporaketa jokatuko dira: ekainaren 8an Aspek antolatuta, eta ekainaren 16an Asecagarcek antolatuta.Goierriko eta inguruko pilotariek hartuko dute parte, tartean. Aurten lehenengo aldiz, neska pilotarien partida ere izango da. Bi pilota jaialdietarako sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai, kiroldegian bertan. Atzo egin zuten jaialdien aurkezpena, Peña, Mendizabal, Elezkano, Albisu, Zubizarreta eta Etxeberria pilotariak bertan zirela.
Ekainaren 8an eta 16an
Aspek antolatutako jaialdia, ekainaren 8an izango da, 22:00etan hasita. III. Etorkizunekoen ETB Torneoan, Zabala eta Etxeberria bikoa, Iraitz Zubizarreta ataundarraren eta Beñat Garmendia beasaindarraren aurka lehiatuko da. Lau t’erdiko San Fermin Torneoan, berriz, Julen Retegi Iker Irribarria aramarraren aurka, eta Aitor Mendizabal antzuolarra Danel Elezkanoren aurka ariko dira.
Asegarcek beste hiru partida iragarri ditu, ekainaren 16rako. Leire Garai eta Olatz Ruiz de Larramendi, Arrate Bergara eta Miriam Arrillagaren aurka bat. Bestetik, Arteaga II.a-Ladis Galartzar eta Peña II.a-Albisu binaka. Azkena, 4 t’erdiko San Ferminen Bengoetxea VI.a ariko da, Victor, Artola edo Lasoren aurka.