Uemaren eguna Diman ospatuko dute udalerriek, zapatuan
GOIERRI // Udalerri Euskaldunen Eguna larunbatean izango da, Uemak antolatuta. Diman (Bizkaia) izango da, egun osoko egitarauarekin. Goizean, Uemaren batzar nagusia (10:00) eta Udalerri euskaldunak eta euskalgintza mintegia (10:15) egingo dituzte. Haur...
GOIERRI // Udalerri Euskaldunen Eguna larunbatean izango da, Uemak antolatuta. Diman (Bizkaia) izango da, egun osoko egitarauarekin. Goizean, Uemaren batzar nagusia (10:00) eta Udalerri euskaldunak eta euskalgintza mintegia (10:15) egingo dituzte. Haur jolasak, bertso bazkaria (Iturriaga eta Maia), herri kirolak, eta gauean Egurra Ta Kitto eta Ezten Giro taldeen kontzertuak ere izango dira. Goierriko 12 udalerri dira Uema mankomunitateko kide.