Anjel Lertxundiren 'Zu' liburuaz ariko da irakurle Taldea
KULTURA // Irakurle Taldeak hitzordua du bihar, 17:30ean, udal bibliotekan. Hilabete honetan, Anjel Lertxundi idazle oriotarraren Zu irakurri dute eta ostiralean solasaldia egingo dute Irati Goikoetxeak gidatuta. Irekia da taldea. Bere emaztearen m...
KULTURA // Irakurle Taldeak hitzordua du bihar, 17:30ean, udal bibliotekan. Hilabete honetan, Anjel Lertxundi idazle oriotarraren Zu irakurri dute eta ostiralean solasaldia egingo dute Irati Goikoetxeak gidatuta. Irekia da taldea. Bere emaztearen minbizian oinarritutako liburua da, bizitzaren udazkenean sakontzen du, eta heriotzaren ezinbestekotasuna eta bizitzaren lilura agonikoa lotzen ditu.