Bareak elkarteak sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan
Herriko jaiak amaitzearekin batera, Ni naiz Beasain sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan Bareak merkatarien elkarteak, Beasainen erosteak ez du preziorik goiburupean. Bareaken esanetan, herriko «merkataritza txikiak bezeroari ematen diona,...
Herriko jaiak amaitzearekin batera, Ni naiz Beasain sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan Bareak merkatarien elkarteak, Beasainen erosteak ez du preziorik goiburupean. Bareaken esanetan, herriko «merkataritza txikiak bezeroari ematen diona, eta beste formatu komertzialek edo Internetek eskaintzen ez duenari balioa ematea» kanpainaren helburua. Horretarako, hilaren 30era bitartean, herriko 130 dendek erosketa txartel forma duen kartela jarriko dute erakusleihoetan, herritarrek ondo ikusteko moduan. Txartel horretan, produktuen ordez, ondorengo kontzeptuak agertzen dira: adeitasuna, tratu pertsonalizatua, gertutasuna, esklusibotasuna, konfiantza, kalitatea, arazoei erantzuna edo erantzukizun soziala. «Txartelaren kopurua 0,00 eurokoa da eta Beasainen erosteak ez du preziorik esaldiarekin amaitzen da».
Fideltasuna saritu
Bestalde, bezeroen fideltasuna saritzeko asmoz, kanpainan parte hartuko duten dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean, 30 euroko 30 erosketa txeke zozkatuko dituzte. Zozketan parte hartzeko, bezeroek Beasaingo merkataritzak beraiei zer ematen jarri beharko dute zozketa txarteletan». Zozketaren emaitzak ekainaren lehenengo astean argitaratuko dituzte Bareak elkartearen Facebookean.