Ekainaren 1eko Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak salgai
Igartza Musikaren barruan, ekainaren 1ean, Ruper Ordorika kantari oñatiarrak kontzertua egingo du Igartzako jauregian, 22:00etan. Sarrerak aurrez jarri dituzte salgai, 5 euroan, Igartza Monumentu Multzoko Belengo ermitan, astearte eta asteazkenean, 18...
Igartza Musikaren barruan, ekainaren 1ean, Ruper Ordorika kantari oñatiarrak kontzertua egingo du Igartzako jauregian, 22:00etan. Sarrerak aurrez jarri dituzte salgai, 5 euroan, Igartza Monumentu Multzoko Belengo ermitan, astearte eta asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara.
Kontzertu berezia izango da, bakarka arituko baita gitarra lagun duela. Era elektrikoan nahiz era akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria da oñatiarra. Maila gorenean dabil euskal musikan, bai berak idatzitako kantuekin, bai Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin.