'El insulto' pelikula emango dute bihar Zelai Ariztin
ZUMARRAGA // ButaK 21 zineklub taldeak El insulto pelikula emango du bihar, 22:15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Film honetako protagonistak libanoarrak dira. Kristau batek palestinar bat bustiko du nahi gabe eta bien arten borroka lehertuko da....
ZUMARRAGA // ButaK 21 zineklub taldeak El insulto pelikula emango du bihar, 22:15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Film honetako protagonistak libanoarrak dira. Kristau batek palestinar bat bustiko du nahi gabe eta bien arten borroka lehertuko da. Kristauak epaitegietara joko du eta liskarra herrialde osora zabalduko da. Libanoko nahasketa etniko eta erlijiosoa da filmaren ardatza.