Dantzari Txikien festa egingo dute bihar, Idiazabalen
IDIAZABAL // Dantzari txiki eguna egingo dute bihar, larunbata, Idiazabalen, Axari Dantza Taldeak antolatuta. Eguraldia lagun badute, 17:15ean eskolako kiroldegitik aterako dira. 5 eta 18 urte birtarteko 130 bat dantzarik parte hartuko dute. Kalejiran...
IDIAZABAL // Dantzari txiki eguna egingo dute bihar, larunbata, Idiazabalen, Axari Dantza Taldeak antolatuta. Eguraldia lagun badute, 17:15ean eskolako kiroldegitik aterako dira. 5 eta 18 urte birtarteko 130 bat dantzarik parte hartuko dute. Kalejiran, herriko plazaraino gerturatuko dira eta han 10 bat pieza dantzatuko dituzte. Emanaldiaren ondoren, merienda banatuko diete kiroldegian eta jarraian, Modestorekin dantzaldia izango dute. Eguraldi txarra egiten badu, egitaraua aldatuko dute eta kiroldegian elkartuko dira.