Ekainaren 10eko giza katerako izena emateko aukera bihar
BEASAIN // Bi aste besterik ez dira gelditzen Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatu duen giza katerako. Bihar, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, izena emateko aukera izango da Bideluze plazan, Zubimuzu plazan, tren geltoki inguru...
BEASAIN // Bi aste besterik ez dira gelditzen Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatu duen giza katerako. Bihar, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, izena emateko aukera izango da Bideluze plazan, Zubimuzu plazan, tren geltoki inguruan eta Antzizar inguruan. Giza katera autobusez joatea komeni da; giza katera bakarrik joateko autobusa, edo giza katera eta Gasteizko festara joateko daude. 10 euro da prezioa, umeek 5 euro.