Nikolas Lekuona argazki lehiaketako sari banaketa, gaur
ORDIZIA // Ortzadar Ordizia Argazki Elkarteak antolatutako Nikolas Lekuona estatu mailako argazki lehiaketaren sariak banatuko dituzte gaur arratsaldean. Aurtengoa, zazpigarren edizioa izango da. Sari banaketarekin batera, argazki lehiaketan parte hart...
ORDIZIA // Ortzadar Ordizia Argazki Elkarteak antolatutako Nikolas Lekuona estatu mailako argazki lehiaketaren sariak banatuko dituzte gaur arratsaldean. Aurtengoa, zazpigarren edizioa izango da. Sari banaketarekin batera, argazki lehiaketan parte hartu duten argazkiekin osatutako erakusketa irekiko dute. Argazki erakusketa ekainaren 15era arte egongo da ikusgai Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan. Sari banaketa, 19:00etan izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera.