Sagardo eguna eta erromeria egingo dituzte bihar, Legorretan
Bihar, larunbata, bosgarren Sagardo eguna eta laugarren Erromeria ospatuko dituzte Legorretan. Sagardo eguna 18:00etan hasiko da eta hamabi sagardo egongo dira dastatzeko; Aulia, Oiharte, Zabala, Begiristain, Irigoien, Eguzkitza, Oiarbide, Barkaiztegi,...
Bihar, larunbata, bosgarren Sagardo eguna eta laugarren Erromeria ospatuko dituzte Legorretan. Sagardo eguna 18:00etan hasiko da eta hamabi sagardo egongo dira dastatzeko; Aulia, Oiharte, Zabala, Begiristain, Irigoien, Eguzkitza, Oiarbide, Barkaiztegi, Isastegi eta Urdaira sagardo etxeetako sagardoak dastatu ahalko dira. Edalontzia 3 euroan eta pintxoa euro batean salduko dira.
Sagardo eguna girotze aldera, bolo joko erakustaldia ere antolatu dute. Bestalde, erromeria ere egongo da 19:00etan hasita.
Sagardo lehiaketa
Sagardo desberdinak dastatzeaz gain, sagardo onena aukeratzeko lehiaketa ere antolatu dute. Parte hartzeak gainera saria izango du, izan ere, sagardo onenaren aukeraketan botoa ematen duena, Olaldeko gazta baten zozketan sartuko da.