Beasain BHI ikastetxearen 50. urteurrenaren harira, bihar, 18:30ean, Igartzako jauregian, Xabier Lete gogoan jaialdia osatuko dute ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek. Musika eta literatura uztartuko dituzte. Xabier Leteren musikaren eta poemagintzar...
Beasain BHI ikastetxearen 50. urteurrenaren harira, bihar, 18:30ean, Igartzako jauregian,
Xabier Lete gogoan jaialdia osatuko dute ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek. Musika eta literatura uztartuko dituzte. Xabier Leteren musikaren eta poemagintzaren ibilaldi gidatua egingo dute; lotura lanak Irati Goikoetxeak egingo ditu.
Karlos Gimenez piano jotzaileak eta Martin Kortaberria biolin jotzaileek jarriko dute musika. Kantuan, berriz, ETBko Bago!az lehiaketa irabazi berri duen Maria Redondo; eta Ander Sarriegi ariko dira Leteren bederatzi kantu abestuko dituzte. Maddi Aiestaranek, Irati Goikoetxeak eta Gabino Muruak, berriz, sei poema errezitatuko dituzte.
Ekainaren 16an, bazkaria
50. urteurrenarekin amaitzeko, hilaren 16an, 13:00etan, ekitaldi instituzionala egingo dute Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, eta ondoren, 14:30ean, herri bazkaria Gernika pasealekuko pilotalekuan. Bazkariko txartelak salgai daude 25 euroan, Beasaingo Bideluze, Black Label, Guria, Kuluxka, La Goleta, Lauburu eta Plazape tabernetan, Ordiziako Amonane tabernan, Beasain BHI institutuan eta Txindoki (943 88 07 53-Laura) eta Loinazpe egoitzetan (943 88 26 44 -Mertxe). Bazkal garaian eta ondoren, Maddi Aiestaran eta Iñaki Apalategi bertsolarien saioa eta Guri 5 taldearekin dantzaldia izango dira.