Giza katea: Goierritarren zatia iruditan

Gure Esku Dagok deituta, 175.000 lagunek parte hartu dute Donostia, Bilbo eta Gasteiz batu dituen giza katean. Goierritarrek ere erantzun diote erronkari; 10 kilometroko zatia osatu dute Zuian (Araba), 170. eta 181. kilometroen artean (tartean bi kilometro osatu zituzten bertakoek). Eskualdetik 50 autobus abiatu ziren igande goizean. Autoz nahiz bezperatik autokarabanaz joandakoak ere asko izan ziren.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend