Sukaldeko olioa jasotzeko edukiontziak berritzen ari dira

Goierri osoan 45 tona olio biltzen ditu Sasieta Mankomunitateak

edukSukaldean erabilitako olioa jasotzeko egun erabiltzen diren edukiontziak berritzen hasi da Sasieta Mankomunitatea Goierriko herri guztietan. Lehenengoak Beasainen, Idiazabalen, Lazkon, Ordizian eta Zerainen berriztatu dituzte. Datozen asteetan eskualdean dauden 53 edukiontziak berriztatuko dituzte.

Bederatzi urte dira erabilitako olioa jasotzeko edukiontziak jarri zituztela eta Sasietak emandako datuen arabera, 45 tona olio biltzen dira Mankomunitatea osatzen duten 23 udalerrietan. Urteen poderioz edukiontziak hondatuz joan dira eta Ekogras enpresak berritze lanei ekin die. Mekanikoki egin beharreko konponketez gain, pintatu ere egingo dituzte.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend