Beasain BHI-ren 50. urtemugako abestia
Beasain BHI Bigarren Hezkuntzako Institutuak 50. urte bete ditu aurten. Urtemuga hori ospatzeko ekitaldien barruan, kanta bat sortu eta grabatu dute. Institutuko eta Loinazpeko ikasle eta irakasleen artean abestu dute, eta bide batez, baita bideoklipa egin ere, gerora begira, oroigarri moduan gelditu dadin.