Uribetxeberriaren eta Urtzelairen lanak ikusgai Ostatuan
GABIRIA // Dani Uribetxeberria eta Ane Urtzelai legazpiarrek margolanen erakusketa jarri dute, Gabiriako Ostatuan. Lehengo astean zabaldu zuten, eta tabernan nahiz jangelan edukiko dituzte koadroak ikusgai, ekain osoan. Maistra-ikasleak dira. Uribetxeb...
GABIRIA // Dani Uribetxeberria eta Ane Urtzelai legazpiarrek margolanen erakusketa jarri dute, Gabiriako Ostatuan. Lehengo astean zabaldu zuten, eta tabernan nahiz jangelan edukiko dituzte koadroak ikusgai, ekain osoan. Maistra-ikasleak dira. Uribetxeberriak iaz ere jarri zuen erakusketa Ostatuan, eta klaseak ematen ditu Gabirian.