Bertatik Bertara proiektua hizpide Agenda 21eko foroan
Gaur, 18:30ean, elkartuko da Legazpiko udaletxeko batzar aretoan Agenda 21eko foroa. Oraingoan Bertatik Bertara proiektua izango dute hizpide, hain zuzen baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa.Proiektuak zertan datzan eta Legazpin, zehazki...
Proiektuak zertan datzan eta Legazpin, zehazki, zer lantzen duten azalduko dute. Bestetik, foroko partaideak kontsumitzaileak diren heinean, haien begirada jaso nahi dute gaurko bileran. Zer eskaintzen dien Bertatik Bertara proiektuak, zertan antzematen duten haren eragin positiboa, zer gehiago landu daitekeen proiektuaren barruan eta halako galderak jarriko dituzte mahaiaren gainean.
Uda aurreko foroaren azken saioa izango da; hurrengoa irailean egingo dute.