Bihar bukatzen da Antzizar kiroldegiko udalekuetarako izena ematea

Antzizar_kiroldegia(1)Ekainaren 25etik uztailaren 6ra eta uztailaren 9tik 20ra bitartean egingo dituzte udalekuak Antzizar kiroldegian; 2009 eta 2014 urte bitartean jaiotakoei zuzendutako eskaintza da. Udalekuak 10:00etatik 13:00etara bitartean eskainiko dituzte, baina zaintza eta jangela zerbitzuak ere izango dira, 08:00etatik 10:00etara eta 13:00etatik 15:00etara bitartean. Adinaren arabera, igeriketa, psikomotrizitatea, jolasak, olinpiadak, eskalada, arku tiroketa eta monoziklo-slackline izango dute haurrek aukeran.

Izena emateko epea bihar bukatuko da.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend