Gaztetxearen 16. urteurreneko festa, larunbatean
URRETXU // Larunbatean Urretxu eta Zumarragako gaztetxearen 16. urteurreneko festa egingo dute. 12:00etan batukada egongo da, 14:00etan pilota txapelketako finala jokatuko dute eta 15:00etan bazkaria egingo dute eta partxis afrikarrera jokatuko dute. 1...
URRETXU // Larunbatean Urretxu eta Zumarragako gaztetxearen 16. urteurreneko festa egingo dute. 12:00etan batukada egongo da, 14:00etan pilota txapelketako finala jokatuko dute eta 15:00etan bazkaria egingo dute eta partxis afrikarrera jokatuko dute. 17:30ean, 20:00etan eta 22:00etan kontzertuak egongo dira. Bazkarirako txartelak Osaba eta Apatxe tabernetan jarri dituzte salgai.