Lazkaon dendari elkarteak udako azoka plazan egingo du bihar, egun osoan
Lazkaoko merkatari elkarteak herriko eskaintza komertzialaren zati bat plazara aterako du, bihar. Udako azoka burutuko dute, frontoian. Goizean 11:00etatik 13:30era eta arratsaldean 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita.Lazkaon elkarteko kide diren ...
Lazkaon elkarteko kide diren bederatzi dendak jarriko dituzte postuak: Amets Bat, Manako, Miszelania, Momo eta Xanu (moda eta osagarriak), Gerriko (liburuak), Koboloi (jostailuak), Mikel (optika) eta Ni ta Neu (belardenda; arratsaldean smoothie freskagarriak salduko dituzte).
Bi sariren zozketa
Azokan erosketak egiten dituztenen artean bi sari zozkatuko dituzte: Lazkao Txiki Musika Eskolako matrikula, familiako guztientzat; eta 150 euroko erosketa txartela. Photocall-ean argazki bat atera, Facebook-era igo eta Lazkaon etiketatu behar da. «Argazki dibertigarrienak» irabaziko du lehiaketako saria.