Negutegiei esker bada ere, hainbestean
Produktuz oparo behar luketen mahaiak kostata betetzen dituzte baserritarrek. Hala ere, nobedadeak badira, eta horien artean andere mahatsa eta azenario berria aipagai.G arbi ageri da hemengo baratzetakoa soil-soilik nork duen, are nabarmenagoa negu...
Produktuz oparo behar luketen mahaiak kostata betetzen dituzte baserritarrek. Hala ere, nobedadeak badira, eta horien artean andere mahatsa eta azenario berria aipagai.
G arbi ageri da hemengo baratzetakoa soil-soilik nork duen, are nabarmenagoa negutegirik ez badu. Oso eskaintza mugatua ageri da mahai gain horietan, duenetik ere ez baitu asko.Denen errepasoa banan-banan eginda: atzo ekarri zituzten lehen azenario berri freskoak (12ko sorta 2 euroan), babak, ilarrak, tipula berriak, baratxuri freskoak edo buruak, errefautxoak, erremolatxa sorta bakan batzuk, udaberriko azaren bat edo beste, urazak, borrajak eta zerbak, eta ezer gutxi gehiago. «Porruak oraindik ere fin-finak daude, baina ateratzen aritu naiz mahaia betetzeko behintzat», aipatzen zigun Zaldibiako Kontxi Arizagak. Izan ere, ereindakoa nekez ernetzen da eta landareak, berriz, bare eta karakolak janak izan ez badira, sufritzen aurrera ezin eginez. Negutegiko tomatea, piper gutxi batzuk, kuiatxoa, luzokerra hasita daude, baina horiek ere kantitatez garai honetan behar luketena baino urriago.
Hemengo frutetan, berriz, lehen andere mahats gorria ekarri zuen atzo Axun Etxeberria zaldibiarrak 200-250 gramoko ontzitxoetan (12 euroan kiloa). Gorria, postreak egiteko erabili ohi da edo edozein plater dotoretzeko. Beltzarekin, berriz, likorea egiteko ohitura dago Iparraldean bereziki. Marrubiek, mugurdiek eta gereziek osatzen dute momentuko hemengo eskaintza.
Eta Lodosatik ekarri dituzte lehen leka txapalak (6,5 euroan)..
Mikologia, aberats
Eta mikologia atala aberats atzokoan, ziza, onddo, gibelurdin, zizahori, marasmio jangarria eta kardu perretxikoa zeuden aukeran. Mikel Lasa, Felix Barcina eta Garbiñe Barandiaranen postuetan. Horiek biltzen dute jende gehien azken aste hauetan.
Hamahiru ilargi bete
Astea joan astea etorri, kontu bera nagusi: udako eguraldia ez da egonkortzen, noiztik hiru egunez jarraian eguzkitsu ez dugun izan… Horrelakoetan usteak, sinesteak, oroitzapenak pizten dira eta entzundakoen artean zer pentsa ematen duenik bada: «Hilabetea ostiralez hasten bada, egun horretan egindako eguraldiak jarraitzen du hilabete osoan», eta euritsua izan zen ekainaren 1a, ostirala. «13 ilargi beteko urtea urte txarra»; 13 ilargi bete 2018an eta horietatik otsailean bi. Esanak esan, egia diotela ezin dugu baieztatu, gezurra direnik ere ez.