Torto gazte asanbladak 11. Gazte Eguna ospatuko du etzi Ataunen

Gazte Egunaren 11. ekitaldia larunbatean izango da, Ataunen. 11 izar pizteko lelopean antolatu du Torto gazte taldeak egitaraua.

Aian hasiko da festa, 10:00etan, gosaria eginda. San Gregoriora oinez jaitsi, eta 14:00etan bazkaria dute (15 euro). Arratsaldean San Martinera iritsiko dira. Triki-poteoa (19:00), ogitartekoekin afaldu (21:00), eta gauean kontzertuak dituzte, Oargin (23:00). Herabek eta Ero Komerik joko dute.

Bihar, 17:30ean, Jentilbaratzera igoko dira, Irantzu Aizpurua zena oroitzeko. Larunbatean jolas kooperatiboak ere egingo dituzte, egun osoan. Bazkariko txartelak aurrez erosi behar dira.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend