Festa aurreko asteburu betea Seguran

Bihar 60. San Joan txirrindulari proba jokatuko da. Igandean toka, bola eta herritarren pilota txapelketa dute. Astelehenean Tobera musika eskolako ikasturte amaierako kontzertua dago
Segurako_Txirrindulari_Elk

Segurako Txirrindulari Elkarteko kideak. Aurten 60. urtemuga beteko du San Joan probak.

San Joan jaiak hasteko astebete falta denean, festa usaina izango da asteburuan Seguran. Ostiraleko pregoian protagonista izango den Segurako Txirrindulari Elkartea izango da gainera lanean ariko dena, 60. San Joan txirrindulari proba antolatu baitute, biharko, 16:00etan hasita. Elite eta 23 urtez azpiko txirrin- dulariek 113,4 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Segura inguruko errepideetan; lau aldiz igo behar dute Lierni. Euskadiko txapelketako proba da aurten.

Antolatzaileek ez dute gogoan orain 25 urte txirrindulari proba hori jokatu ote zen Seguran, baina bai Euskal Bizikletako etapa baten bukaera antolatu zutela 1993ko ekainaren 18an. Lizarra eta Segura artekoa (181 km.) izan zen, eta Peio Ruiz Cabestany izan zen irabazlea, Marco GioVannettiren eta Abelardo Rondonen aurretik.

Bihar, 17:30ean, Gaztematikaren ikasturte amaierako apar festa ere egingo dute pilotaleku zaharrean. Euria bada, uztailaren 11ra atzeratuko dute.

Segurako_bola_taldeaIgandean, berriz, 09:30etik 11:00etara, Gipuzkoako toka eta bola txapelketako tiraldiak jokatuko dira Erreboten, eta 11:00etan, VI. Frontoi Zaharreko pilota txapelketaren finalak eguraldi txarra bada, Baratze pilotalekuan. Lau partida jokatuko dituzte mailaz maila: aurre benjaminetan, Inhar-Mikel, Unax-Ekaitzen aurka; benjaminetan, Mikel E.-Oier, Aratz B-Iraitzen aurka; alebinetan Unai E.-Ekai, Ortzi-Xubanen aurka; eta nagusietan, Alfredo Chorens-Iñaki Elorza, Iñigo Intxausti-Eneko Araiztegiren aurka.

Astelehenean kontzertua

Astelehenean, 18:30ean, Tobera musika eskolako ikasleek, ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute pilotaleku zaharrean. Hamabost kantako errepertorioa prestatu dute ikasleek eta irakasleek.

Aste Nagusia egoitzan

San Joan egoitzan ere Aste Nagusia ospatzen hasiko dira astelehenean.11:00etan, egoilarren arteko bolo txapelketa eta 17:00etan, bingo berezia izango dituzte; asteartean, berriz, 11:00etan egoilarren arteko txapel jaurtiketa eta 17:30ean, Segurako abesbatzaren emanaldia.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend