Garagardo festa egingo dute gaur eta bihar Itsasondon
Garagardo azoka antolatu dute Itsasondon, zortzigarren urtez jarraian. Gaur arratsaldean ekingo diote eta bihar arratsaldean ere izango da garagardo mota desberdinak dastatzeko aukera. Itsasondoko Arbelaitz elkarteak antolatutako ekimena da.Gaur eta bi...
Gaur eta bihar, hitzordua dute garagardozaleek Itsasondon. Guztira, 12 garagardo desberdin edan ahalko dira. Alemania, Belgika, Filipinas, Espaniar estatukoak eta euskaldunak ere izango dira, eta edatekoaz gain jatekoa ere egongo da. Itsasondoko plazan egingo dute azoka. Eguraldi txarra egitekotan, pilotalekuan jarriko dituzte mahaiak.
Menua ere bai
Garagardo azokan izango diren garagardoak dastatzeko pitxarrak 1,5 euro balioko du, garagardoak, berriz, 3,5 euro. Bi pertsonentzako menua ere izango da aukeran 30 euroren truke; saltxitxak, ukondoa, postreak eta garagardoak sartzen dira.