Olaberriko ikasleek arrantzan ikasteko irteera egin dute
OLABERRIA // Olaberriko Herri Eskolako ikasle guztiek Lazkaora egin zuten txangoa, gaur zortzi, arrantzan egiteko. Ura landu dute azken hiruhilekoan, eta ur kirol horri buruz gehiago ikasi ahal izan zuten. Arrantzale adituek eta Gipuzkoako federaziokoe...
OLABERRIA // Olaberriko Herri Eskolako ikasle guztiek Lazkaora egin zuten txangoa, gaur zortzi, arrantzan egiteko. Ura landu dute azken hiruhilekoan, eta ur kirol horri buruz gehiago ikasi ahal izan zuten. Arrantzale adituek eta Gipuzkoako federaziokoek lagundu zieten, Agauntza errekan. Kirol hori bultzatzen laguntzen dute halako ekimenek, arduradunek esan dutenez.